1999ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak

2003
1999ko Eskoziako Legebiltzarrerako
hauteskundeak
1999ko maiatzaren 6a
Eskoziako Legebiltzarreko 129 eserlekuak
65 eserleku gehiengo osorako
Parte-hartzea:
Barrutiak
%58,4
Eskualdeak
%58,3
Eskoziako Alderdi Laborista
Donald Dewar
Barruti bozak 908.346 %38,8
Eskualde bozak 786.818 %33,6
Eserlekuak 56
Eskoziako Alderdi Nazionala
Alex Salmond
Barruti bozak 672.768 %28,7
Eskualde bozak 638.644 %27,3
Eserlekuak 35
Eskoziako Alderdi Kontserbadorea
David McLetchie
Barruti bozak 364.425 %15,6
Eskualde bozak 359.109 %15,4
Eserlekuak 18
Eskoziako Liberal Demokratak
Jim Wallace
Barruti bozak 333.179 %14,2
Eskualde bozak 290.760 %12,4
Eserlekuak 17
Ezkerrean barruti bakoitzeko alderdi irabazlea ikus daiteke. Eskuinean eskualde bakoitzeko zerrenda bozen bidez hautatutako biltzarkideak ikus daitezke.
Hautaturiko
Lehen Ministroa:
Donald Dewar
Laborista

1999ko Eskoziako Legebiltzarrerako hauteskundeak urte bereko maiatzaren 6an izan ziren, eta Eskoziako Legebiltzarraren I. legealdiko 129 legebiltzarkideak hautatu ziren, zeinetatik 73k hautesbarruti bana ordezkatzen zuten. Hauteskundeen ondoren, Donald Dewar laborista Eskoziako lehenengo Lehen Ministroa bihurtu zen.

Legebiltzarrerako lehenengo hauteskundeetan Alderdi Laboristak lortu zuen sostengu handiena, eta 56 eserleku eskuratu zituen, batez ere herrialdearen erdialdean, Glasgow inguruan. Hala ere, gehiengo osotik bederatzi eserlekutara geratu zen, eta erosoago gobernatu ahal izateko koalizio gobernu bat osatu zuen Liberal Demokratekin. Eskoziako Alderdi Nazionala izan zen Legebiltzarreko bigarren alderdia, 35 eserleku lortuz, eta 1974tik alderdiaren emaitzarik hoberenak eskuratu zituen. Eskoziako Alderdi Kontserbadoreak berriz, ez zuen hautesbarruti baten ere ez irabazi, baina ordezkaritza proportzional mistoari esker 18 eserleku eskuratu zituen eskualde bozekin. Bestalde, Eskoziako Alderdi Sozialistak eta Alderdi Berdeak eserleku bana lortu zuten Glasgow eta Lothian eskualdeetan hurrenez hurren.


© MMXXIII Rich X Search. We shall prevail. All rights reserved. Rich X Search